Bertsolaritza Hezkuntza Arautuan proiektuaren barrenean Bertsopaper lehiaketa antolatzen du azken urteetan Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Nafarroa osoan bertsolaritza jasotzen duten gaztetxoei bideratua, klasean landutakoa praktikara eramateko lehiaketa da. Bortz eskualdetan egiten dituzte sari banaketak, Bortzirietan, Sakanan, Baztan-Malerrekan, Mendebaldean eta Iruñean eta lehen sarituen artean erabakitzen da zeintzuk diren Nafarroako irabazleak.
Maiatzaren 12an, asteazken goizean, Baztan-Malerrekako sarituak jakinarazi ziren Elizondoko kiroldegian.
Honela, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailakoen artean, Baztan Ikastolako Oier Ariztegik eskuratu zuen lehen saria. Erratzuko Malen Altzuart-ek eta Baztan Ikastolako Gilen Quertier eta Laida Renteriak ere aipamenak jaso zituzten.
Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailan, Iruritako eskolako Laura Bikondok lortu zuen lehen saria eta aipamenak izan ziren Doneztebeko San Miguel ikastetxeko Irati Arrastio, Julen Larretxea eta Maitane Oteizarentzat; Erratzuko eskolako Ane Fagoaga eta Beñat Iturburuarentzat; Elizondoko San Franzisko Xabier eskolako Itziar Urra, Ane Etxabe eta Anderrentzat; Baztan ikastolako Anne Garmendia eta Eider Quertierentzat eta Iruritako eskolako Iñigo Dendarieta eta Lorea Lizarretarentzat.
DBHko lehen eta bigarren mailan, azkenik, lehenengo saria Doneztebeko Mendaur BHIko Beatriz Maritorena Ganboarentzat izan zen eta aipamenak jaso zituzten ikastetxe bereko Jon Aldabek eta Lekarozko institutuko Sukil Etxenikek.
Mendebaldeko sari banaketa berriz, maiatzaren 26an izango da Leitzako zinema aretoan. Eskualde horretan sartzen ditugu, Leitza, Goizueta, Lekunberri, Larraintzar, Betelu eta Areso. Ikastetxeak, ondokoak: Leitzako Erleta eta Amazabal, Goizuetako Xalto, Lekunberriko Ibarberri, Larraintzarreko Irurita Gotzaia, Beteluko Araxes eta Aresoko ikastetxea.