Eskualdeko 13 herritako euskararen alderak ageri dira Euskaltzaindiaren azken lanean

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 13a

‘Euskararen Herri Hizkeren Atlasa’ kaleratu du Euskaltzaindiak. Utzitako argazkiak

Ahozko euskararen aldaerak bildu dituzte

Ahozko euskararen aldaerak mapetan jasoz, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) argitaratu du Euskal­tzain­diak berriki. Urteetako lanaren emaitza izan da, 1983­an onartu baitzuten egitasmo hau; 1984an prestatze lanak egin zituzten, eta 1987­tik 1992­ra inkestak egiten ibili ziren.
Euskal Herri osoko 145 he­rri hautatu eta horietan egin zituzten inkes­ta lanak. «Adineko per­tsonak aukeratu ziren, sortzez eta familiaz tokian tokikoak, eta herritik kanpo gutti ibiliak». Eta 145 horietatik 13 eskualdekoak dira: Aniz, Azkaine, Donamaria, Erra­tzu, Etxa­lar, Ezkurra, Goizueta, Lei­tza, Le­ka­roz, Sara, Senpere, Sunbi­lla eta Zugarra­murdi.
Landu diren gaien artean, hauek dira nagusiak: abereak; zerua, denbora eta eguraldia; leho­rra eta itsasoa; arbolak eta landareak; etxe-abereak eta hazkuntza; base­rri etxea; baserriko jardue­rak,tresnak eta ekoizpena; gorputza, eritasunak eta familiako bizitza; gizarteko bizitza eta laneko mundua...
Bi modu daude emai­tzak kontsultatzeko: soinuzko datuen kontsultaren bidez –Azkue Bibliotekan ikertzaileen esku dira CD-ROMak–, eta datu trans­kribatuen kon­tsultaren bidez –hau nork bere etxean egin dezake, liburu batean edo CD-ROM batean–. Bertzalde, sarean ere jarri du Euskaltzaindiak edukia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun