Minbizia duten umeak laguntzeko kanpaina maiatzean

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 13a

Nafarroan Minbizia duten Umeak Laguntzeko ADANO Elkarteak Txapeldun bati Lagundu egitasmoa abiatu du. Euskal Herriko, es­tatu­ko eta nazioarteko hain­bat kirolarik parte hartu dute ekimen honetan, sinatutako kirol materiala emanez, eta tartean daude, Olaizola anaiak, Bengoetxea VI.a, Erran­donea, Olazabal eta Mikel Saralegi. Guzira 73 kirol artikulu bildu dira eta hauek zoz­keta bidez eskuratzeko txartelak euro batean salduko dira supermerkatu haundietan, kirol elkarteetan eta unibertsitateetan. Zozketa ekainaren 8an eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun