Legasa-Elizondo zatia proiektatzen akituko du aurten Bertizko Partzuergoak

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 13a

Bide berdearen garapenean lanean segi­tzen du Bertizko Turismo Partzuergoak. Horrela adierazi dute Partzuergotik ohar bidez. Eta erran­ duenez, Nafa­rroa­ko Gobernuko Landa Garapenaren Departamentuaren la­gun­tza­rekin, aurten Le­ga­sa-­Elizondo zatia proiek­­ta­tzen akituko da. Euro­velo egitasmoaren barne, berriz, Doneztebe-Endarlatsa zatiarekin segitzeko, Lesaka eta Doneztebeko udalekin akordioak sinatu behar izan dituztela ere jakinarazi du, biak ere Par­tzuer­gotik kanpo daudelako. Aipatzekoa da, Eurovelo proiek­tu honetan, Euro­pako eta Nafa­rroako Gobernuko dirulaguntzak izanen direla.
Bertzetik, Gobernuak hitza eman omen du errepide berriko la­ne­kin hondatu diren zatiak konponduko dituela, Igan­tzin eta Lesakan.
Eta maiatza bide berdeen hilabetea dela-eta, bide berdeen informazioa jasotzen duten materiala salgai paratu dute Bertizko erakusketa-dendan. Gidak hiru liburukitan daude eta estatuko 92 bide berdeen informazioa jasotzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun