Ezkerreko proiektu bat berreraikitzearen alde egin du LABek

ttipi-ttapa 2010eko maiatzaren 13a

Utzitako argazkiak

Langileen eskubideak aldarrikatzeko Elizondo aukeratu zuen eskualdeko LAB sindi­katuak maiatzaren 1ean, Langilearen Nazioarteko Egunean. Goizean elkarretara­tzea egin bidenabar gosaria egin zuten eta ondotik udaletxeko plazatik abiatuta he­rrian­ barna ibili ziren, txistularien laguntzarekin. LABek adierazi dutenez, 130 bat lagun elkartu ziren, eta  Baztan-Bidasoak bizi behar du, Ez ez ez despidorik ez, Jo ta ke irabazi arte, no falta dinero sobran ladrones edota reforma laboral para la patronal oihuak aditu ziren. Manifestazioaren ondotik, ezkerreko proiektu bat berre­rai­kitzearen alde egin zuen LABek, «hori da denon lana etorkizunean». Gisa berean, «eredu berri bat sortzeko gaitasuna dugu, baita horretarako indarra ere», nabarmen­du zuen eta euren alternatiba aurkeztu: «lanaren banaketan oinarritutako kalitateko enplegu estrategia; babes sozial duina eta euskal pentsio sistema publikoa; emakume eta gizonezkoen arteko aukera berdintasuna; euskal sektore publiko sendo eta eraginkor bat; eta erabakietan parte hartzeko aukera eta bitartekoak sortzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun