Martxoan baino 40 langabe guttiagorekin joan da apirila

ttipi-ttapa 2010eko maiatzaren 13a

1.149 langabe daude Doneztebeko Bulegoan

Doneztebeko Enplegu Bulegoan 1.149 lagunek emana zuten izena apiril hondarrean, mar­txoan baino 40 gu­ttia­gok. Oraindik langa­be kopurua handia bada ere, apiri­lean %3,36 egin zuen beheiti eskualdean. Donez­tebeko Bulegoaren bitartez, 359 kontratu egin ziren apirilean, baina horietatik 55 ber­tzerik ez ziren mugagabeak izan.
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitikoen artean somatu zen gehien jautsiera; gi­za­semeetan 524tik 505­ra jautsi zen langabe ko­pu­rua eta adin tarte ho­rre­tako emakumeen artean, 528tik 504­ra. 25 urtez beheitikoen arteko gizasemeetan 91tik 87ra jau­tsi zen, baina emakumeetan, 47tik 53ra igo zen.
Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloan eta industrian bakarrik jautsi zen langabezia. Eta zerbitzuen arloak segi­tzen du langabe gehien izaten, nahiz eta apirilean jau­tsiera handiena soma­tu zuena ere arlo hori izan, 667tik 635era egin zuen.
Industrian ere 20 lagun guttiago zueden lanik gabe, 254. Eraikun­tzan berdin mantendu zen langabezia (163 lan­ga­be); ne­ka­zari­tzan, 22tik 24ra igo zen eta aitzinetik lanik egin ez zutenak 73 ziren apiril hondarrean, mar­txoan baino 10 gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun