«Errekonozimendua eta laguntza, hori da Gobernuak zor diguna»

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 13a

Oskar Zapata Nafarroako Topaguneko arduraduna, larunbateko manifestaziorako deialdia egin dutenetako bat da. Utzitako argazkiak

Duela bi urte Nafarroako Gobernuak Euska­ra­bidea sortu izanak, itxaropena piztu zion bati baino gehiagori, baina praktikan, agerikoa da Gobernuak euskararen aurka daraman politika. Horren aitzinean, Nafarroako euskalgin­tzako eragileek bat egin eta manifestaziorako deia egin dute larunbat honetarako, hilak 15,  Iruñean. Ekimen honi atxikimendua adieraz­te­ko aukera ere badago www.blogak.com/­maia­tzak15-en. Topaguneko arduraduna den Oskar Zapata deialdia egin dutenen artean dago eta berak eman dizkigu xehetasunak.

Apirilaren 19an Egunka­ria auziko sententzia jakin genuen. Sententzia horrek euskalgintza osoa absolbitzen al du?
Epaiaren pasarteren bat lasaigarria da euskaldun guztiontzako. Izan ere, epai­keta hau nagusiki adierazpen askatasunaren kontrako eraso larri bat izan da, baina zuzenean bestelako eraginak ditu: euskaldunok euskaraz informa­tzeko genuen tresna ga­rran­tzitsu bat desagerta­ra­zi dute, per­tso­na ba­tzuk susmopean izan di­tuz­­te hainbat urtez eta beraiekin batera, euskalgintza guztia susmopean jartzera heldu denik ere bada. Orain absolbitu dituzte, baina kaltea eginda dago eta hori kon­pon­­tzerik ez dagoen arren­,­ kalteordainak kitatze­ko eskatu behar zaie arduradunei.


Nafarroako Gobernua euskaldunon kontra ari dela salatu duzue...
Kontra ari da, euskararen sustapena babestu eta lagundu beharrean, oztopoak baino ez di­tuela­ko jartzen: legalak, politikoak eta ekonomikoak. Lau adibide: Gober­nuaren ildoko hedabi­dee­tan egun­go eus­kal­dunak ez gara exis­ti­tzen, ez bada gauza fol­klo­­­riko edo arkaikoekin lotuta. Gobernuak ez du aukerarik eskaintzen sare publikoan haurrak eta gazteak euskaraz matrikulatzeko. Iaz, hedabideentzako dirulaguntzarik ez zen egon. Aurten aisialdi-kultur-sentsibilizazio arloak sustatzeko 32.000 euroko aurrekontua du guztien artean banatzeko: irain­ga­­rria, ezta?


Nola eragiten die horrek Nafarroako eus­kaldu­nei?
Euskubide murrizketa garbia pairatzen dugu. Administrazioarekin euskaraz ezin gara komuni­ka­tu. Euskararen sustapena kontzienteki baldin­tza­tzen dute txarrerako: haur, gazte edo helduen­tza­­ko kultur-aisialdi proiek­­­tuak ez dira finan­tza­­­tzen. Eraikita duguna, dela hedabi­de bat, dela euskaltegi bat, dela min­tz­a­praktika... ekonomiko­ki ito ez dezaten ahalegi­nak egin behar ditu­gu. Zertarako egiten dute? Nekea, etsi­pena, tristura, amorrua... eragiteko.


Zein da ma­nifestazioa­ren helburua?
Gobernuari esatea: aski da! Gainerako alderdi politikoei: eskubideak ditugu eta horiek errespeta­ daitezen lan egin ezazue. Gizarteari: gero eta eus­kal­t­zale nafar gehiago gara, gurekin kontatu behar da Nafarroa ani­tza­­­­goa eta demokratikoagoa eraiki nahi bada, atera zaitezte kalera, erakuts ezazue euskara bizirik nahi duzuela, babes­tu Nafarroako eus­­kal­gin­tza.


Nafarroan euskaraz bi­zi­tzeko eskubidea da leloa. Zertan gauzatu be­har da eskubide hori?
Zertan gauzatzen dira gaztelaniadunenak? Horietan berberetan. Modu progresiboan bermatzen joan behar direla? Ados. Eskubide berdintasuna besterik ez dugu eska­tzen. Horretarako gaztelaniak duen estatus ofizia­la euskarari ere aitortu behar zaio. Pertsonen esku­bideez ari gara, politikaren aurretik dauden esku­bideez. Pertsonak gara betebeharrak eta eskubideak ditugunak, per­tsonak gara diskriminazioa jasotzen dugunak. Nafarrak gara betebehar berdinak izanik, euskaraz egiteko hainbatetan eskubidea ez dugunak. Hori diskriminazioa da, lege gaizto batek areago­tzen duena. Eta Gobernuak modu ankerrean erabil­tzen duena.


Zer lortu nahi da zehazki Gobernutik?
Ez dutela egin nahi bada­kigu, baina errekonozimendua eta lagun­tza, hori da Nafarroako Gobernuak zor diguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun