Maiatzaren 12an banatu ziren Doneztebeko Herriko Etxean apirilaren 30etik maiatzaren 2ra egin zen III. Pintxo Lehiaketako sariak.
Epaimahaiaren sari ofiziala Ameztia Ostatuak eskuratu zuen eta publikoaren saria, berriz, Jubilatuaren Etxeak. Bi ostatu hauetako arduradunek, Jorge Iribarrenek eta Marimar Mindegiak hartu zituzten sariak. Miguel San Miguel alkateak, Ana Etxeberria, Ana Mari Muñoz eta Gloria Agerri zinegotziek, Fermin Fernandez Anapeh elkarteko presidenteak eta Felipe Lizardi Bodegas Inurrietako zuzendari komertzialak eman zituzten sariak. Lehiaketan parte hartu duten bertze ostatuetako ordezkariak ere izan ziren sari banaketan. Aipatzekoa da 2.500 pintxo inguru saldu zirela hiru egun horietan, lehiaketa honek hartu duen izenaren erakusgarri. Inurrieta ardo-lotearen zozketa ere egin zen eta Alejandro San Miguel izan da sariduna.