San Migelen bisita

F. ETXEBERROA 2010eko maiatzaren 13a

F. ETXEBERROA

Beste urte batez, San Migelen bisita izan genuen maiatzaren 3an. Aurten ermitan egin ziren ospakizunak, egun horretan Santa Kruz ermitako festa tokatu baitzen. Baina garai batean herri osoa biltzen zuen ohitura zaharra desagertzear dago eta adinekoek nostalgiaz gogoratzen dute lehen urteko festa egun haundietakoa zena: Goizuetako mugan goiaingeruari harrera egin eta herriko karriketan barna ibil­tzen ziren, ezkil-hots eta suzirien artean, eta Migel Migel gurea gorde gorde Euskal He­rria kantatuz. Aipatu bezala, aurtengoan maiatzaren 3an etorri zen santua ermitara, autoz, eta 37 lagunek egin zioten ongi-etorria. Biharamunean, meza eta santuari musu eman ondotik, Eratsun aldera joan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun