24.000 euroko laguntza emanen du estatuko gobernuak frontoia berritzeko

F. ETXEBERROA 2010eko maiatzaren 13a

Frontoiaren zolak berritzeko beharra duela iritzita, obra egitea erabaki du Udalak. F. ETXEBERROA

Denborarekin zola hondatu egin du eta berrikuntza behar du

1940an berreraiki zen frontoia, baina 1980an berriz ere obrak egin behar izan ziren estalia izan zedin, eta bide batez, festak eta kirol zein kultura ekitaldiak behar bezala egin ahal izateko. Denborarekin, ordea, zola hondatu egin da eta Udalak berritzea erabaki du. Estatuko gobernuari dirulaguntza eskatu dio eta honek 24.000 euro emanen dituela iragarri du. Bide batez, duela hilabete batzuetako haizeteak kendu zuen frontoiko teilatu zati bat konpon­tzeko aprobetxatuko dira lanak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun