Tunezerako bidaiak badu sariduna

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 13a

Utzitako argazkiak

Doneztebarrak Merkatarien Elkarteak Tunezera bi lagunentzako aste bateko bidaia eta 100 euroko erosketa balea zozketatu zituen apirilaren 24an. Kasino elkartean elkartu eta hantxe egin zuten zozketa. Horren arabera, Donamariako Pili Arretxeari egokitu zaio Tunezerako bidaia eta Zubietako Jasone Astibia da 100 euroko erosketa balearen irabazlea. Lerro hauen bidez, merkatariek eskerrak eman nahi izan dizkiete Kasino elkarteari bere laguntzagatik eta bezeroei adierazi duten fideltasunagatik. Bertzalde, maiatzaren 1ean ka­rrikara atera ziren merkatariak eta euren produktuak kalean eskaini zizkieten hurbildu ziren bisitari eta bezeroei. Haurrek ere ederki gozatu zuten herrian barna harat-honat ibili zen trenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun