Herriko eraikinen garbiketa

Fermin ETXEKOLONEA 2010eko maiatzaren 13a

Herriko Etxea eta medi­kuaren kontsultaren garbiketa lehiaketara atera du aurten ere Udalak. Joan den ostiralean akitzekoa zen izen-emateko epea, baina lerro hauek idazterakoan, ezin izan genuen jakin zenbat interesatuk eman zuten izena.
Edozein modutan, baldintzak aurreko urteetakoak dira: udal bulegoak astean bi aldiz garbitu beharko dira eta medikuaren kon­tsulta egunero. Udalak 1.400 eurotan finkatu zuen hasierako prezioa eta kontratua urtebete­rako izanen litzateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun