Parlamentariak eskolan bisitan

Arkaitz MINDEGIA 2010eko maiatzaren 13a

Bistakoa da eskola berria behar de­la, eta horixe adierazi zieten eskola­koek Nafa­rroako parlamentariei apiri­laren 30ean, eskolan izan bai­tziren bisitan. Banatuak dauden ikasge­lak ordezkatzearen beharra azpimarra­tu zieten. Izan ere, inge­leseko klaseeta­ra joa­­teko errepidea gurutzatu behar izaten dute neska-mutikoek, eta gim­na­sio gisa Ganbara erabil­tzen dute. Tximiniaren arazoa ere aipatu zieten, biz­pahiru aldiz su hartu duelako eta ho­rren ondorioz, ikasleak eskolara sartu ezinik gelditu izan dira.
Eskola berria ikasturte honetarako egitekoa zen, Udalak duen 2.100 metro koa­droko eremuan, baina badi­ru­di krisiak atze­ratu duela obra. Gaine­ra, hurrengo urtean ikasle gehiago izanen dira –orain 49 dira, eta heldu den ikasturtean 54 espero dira–, eta beraz, beharra haundiagoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun