Hilketaren lehenbiziko urteurrenean, Yamiled Giraldo gogoratu zuten herritarrek. Kolonbian jaio eta azken zazpi urteotan Iturenen bizi zen Yamiled, eta joan den urteko apirilaren 25ean Cordovillan tiroz hil zuten. Lau seme-alaben ama zen Yamiled eta herrian aunitz barneratua zegoen familia osoa. Duela urtebete ere, hainbat mobilizizazio egin zituzten herritarrek zein inguruko herrietako bizilagunek eta Udalak, bere aldetik, hilketaren gaitzespen-agiria ahobatez onartu zuen.