Bertze urte batez, dantza ikastaroa antolatu du Ibintza Kultur Taldeak. Hilabete batzuez atsedenaldia hartu ondotik, dantzari ttiki, ertain eta haundiak dantza berriak ikasten hasi dira. Gainera, Aurtizko gaupasan erakustaldia ere eskainiko dute.
Bertzalde, aipatu, norbaitek dantzak ikasi nahi baditu Herriko Etxeko Ganbarara hurbil daitekeela ikastaroetara edo bertzela, Kultur Taldeko norbaiti erran diezaioke.