Gaueko kontzertuetan bortz musika taldek joko dute
Arkaitz MINDEGIA
Gazte talde bat elkartu eta duela hiru urte sortu zen Malerrekako Gazte Asanblada. Geroztik hainbat ekimen bultzatu izan ditu, eta horien artean Gazte Eguna antolatzea izan da. Donamarian eta Legasan egin dira orain arte, eta aurten, maiatzaren 22an, Iturenen eginen da. Goizean goizetik hasita hainbat ekitaldi izanen dira:
Egitaraua
•09:00etan gosaria.
•10:30ean txalaparta eta malabare tailerra.
•11:30ean hitzaldia, Irlandako gatazka eta bake prozesuaz.
•12:30ean haurren jokoak.
•14:00etan bazkaria.
•17:00etan kalejira herrian barna.
•18:30ean bertsolariak, raperoak, breakdance eta Goienetxe anaiak.
•20:30ean sorpresa.
KONTZERTUA
•21:30ean, Gazte Eguneko ekitaldirik handiena hasiko da: kontzertuak. Etnia, Sutan, Soñadores Natos y La Reggae Band eta Akatu taldeen musika aditzeko aukera izanen da eta ondotik, gaupasa izanen da Gabezin taldearekin. 21:00etik aitzinera txoznan bokatak izanen dira.