Aitzineko alean aipatu bezala, maiatzaren 1ean apustua egin zuten herrriko lau gaztek. 09:00etan eman zioten hasiera, eta ibilaldi guztian hagitz parekatuak joan baziren ere, azkenean Iñaki Mikelarena eta Aitor Agirrek minutu eta erdiko aldea atera zioten David Ezkurra eta Arkaitz Vicenteri. Baina ez zen emaitza garrantzitsuena, sortutako giroa baizik, jende aunitz bildu baitzen mendi kaxkoetan eta helmugan lau gazteei animoak emateko. Zorionak lauei!