Denda berria ireki dute lehengo farmazia zegoen lekuan: Oriane. Jostailu ekologikoak, eskuz margotutako kamisetak, eskuz egindako oinetako ekologikoak, modako jantziak, pijamak, apaingarriak... saltzen dituzte. Yasint nagusiak erran digunez, bere nahia herritarrak kanpora joan gabe bertan erosteko aukera izatea da. Hilaren 1ean inauguratu zuen eta gustura agertu zen, jendea poliki-poliki hurbildu zelako.