Apirilaren 24an izan zen Usoa Nekazari Kooperatibaren urteko Batzar Orokorra eta Arantxa Zubieta lehendakariak erran digunez, pentsuen salmentak guttinaka beheiti egin du. Halere, bertze produktuak gehiago saldu omen dira. Gasolindegia izan da kooperatiba aitzinera ateratzeko gehien lagundu duena, guztira 550.000 litro gasolio saldu baitira. Bertzalde, junta berritzeko bozketa egin ondotik boto gehien hartu zituztenak zazpi hauek izan ziren: Venancio Elizagoien, Jabier Iparragirre, Jose Mari Danboriena, Juan Antonio Berrueta, Gerardo Danboriena, Mª Dolores Babaze, Maite Indaburu. Horietik sei izanen dira juntan sartuko direnak aterako diren hauek ordezkatuz: Gerardo Danboriena, Jose Mari Olagarai, Xalba Ansalas, Josetxo Ariztegi, Jose Mari Pikabea eta Jose Angel Ariztegi.