Errepideetako Plan Zuzentzaileak ez ditu Udalaren alegazioak kontuan hartu

Joseba eta Nerea 2010eko maiatzaren 13a

Bi bide hobetzeko eskatua zuen

2009-2016ko Nafa­rroa­­ko Errepideen Plan Zuzentzaileari, herritik pa­satzen diren bi errepide moldatzeko egindako bi alegazioak ez direla kontuan hartu salatu du Udalak.
Alde batetik, Etxalarko Benta eta Lizaieta lo­tzen dituen erre­pidea mol­datzea eskatu zuen, bereziki he­rria eta Lizaietako gainaren arte­ko zatia, «puntu zehatze­tan igarotzeko arazo handiak daudelako, guttieneko baldin­tzak bete­tzen ez dituzten zenbait bihur­gunetan, batez ere». Arris­kua guttitzeko traza­tua moldatu beharko li­tza­tekeela uste du Udalak,  bihurgune horiek zabalduz eta zapal­tzeko moduko kunetak eginez.
Nafarroako Errepide Sarean ageri ere ez den Zugarramurdirako bidea hobetzeko proposa­me­na ere egin zuen Udalak, baina ez da kontuan hartu. Udalaren irudiko, ordea, lehenbailehen egin behar dira lanak. Gainera, etorkizunean, Bizikle­ta­ren Plan Zuzen­tzai­lean ageri da bide hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun