Bortzirietako bi futbol talde nagusiak egoera larrian daude denboraldiko azken txanpa honetan.
Gipuzkoako Ohorezko mailan, aspaldian jautsiera postuetan dabil Beti Gazte. Igandean nahitaezkoa zuen garaipena maila mantentzeko borrokan segitzeko eta lortu zuen irabaztea. Halere, oraindik bortz puntura dauka salbazioa, hiru partida falta direnean. Beraz, hirutik bi nahitaez irabazi beharko lituzkete lesakarrek, itxaropenen bat izateko, baina gerta daiteke hiruak irabazita ere jaustea.
Gorengoen mailan ari den Gure Txokoa, aldiz, orain arte ez zen jautsieran sartua, baina unerik txarrenean, partida bakarra falta denean sartu da, etxean berdindu ondotik. Gainera, denboraldiko azken partidan Roteta liderra bixitatu beharko du. Beratarren alde dagoen gauza bakarra: Herrerakoek ez dutela deus jokoan, dagoeneko lehen postua segurtatua dutelako.
Gainerakoan, hauek izan dira asteburuko emaitzak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Beti Gazte 4 (Beñat Saralegi, Beñat Maia, Ander Maia eta Ibai Mitxelena) – Idiazabal 1
Gipuzkoako Gorengoen Mailan
Gure Txokoa 2 (Andoni Irazoki eta Alain Morcillo) – Touring 2
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan
Beti Gazte 4 (Mattin Gonzalez 2, Iñigo Telletxea, Asier Biurrarena) – Euskalduna 0
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean eta kopan
Beti Gazte 6 (Jon Etxebeste 2, Josu Sanjurjo 2, Iker Telletxea eta Igor Gurrutxaga)– Lazkao 0
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean
Beti Ona 11 - Gure Txokoa 3 (Unai Iparragirrek 2 eta Julen Baleztena)
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Mariño 2 - Beti Gazte 1 (Eneko Ariztia)
Gure Txokoa 3 (Mikel Aldazabalek 2 eta Antonio Prieto) – Behobia 4
Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean
Doneztebe 1 (Ander Basterra) - Baztan 1
Nafarroako Infantilen lehen mailan
Itaroa Huarte 2 – Beti Gazte 1 (Kevin)
Internacional 1 – Doneztebe 1 (Unai Iriarte)
Nafarroako infantilen bigarren mailan
San Cristobal 2 – Doneztebe 1 (Mikel Retegi)
Gipuzkoako infantilen kopan
Gure Txokoa 9 (Mikel Esnaolak 3, Jokin Pinacho 2, Antonio Mazizior 2, Beñat Mitxelena eta Andoni Rodriguez) – Dunboa Eguzki 0
Gipuzkoako Emakumezkoen Kopan
Orioko 4 - Beti Gazte 1 (Amaia Eneterreaga)
Futbol-7, Nafarroako Alebinen ligan
Sagrado Corazon 3 – Doneztebe 1 (Julen Inda)
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailan
Gure Txokoa 3 (Andoni Lasaga 2 eta Telle) – Idiazabal 6
ESKUBALOIA
Emakumeen Kopan
Lindutx BKT A 26 – Lacturale Itxako 20
Lagunak 25 - Lindutx BKT B 23
Mutiko jubenilak Kopa
BM Burlada 34 – Erreka 21
Alebin neskak
Lagunak – Erreka
Oberena 12 – Baztango KT 4
SASKIBALOIA
Senior 1. Mailan
Muthiko Alaiak 73 - Toki-Ona Bortziriak 55
Kadete neskak
Toki-Ona Bortziriak 40 – Navarro Villoslada A 60