“Euskara mihian, irria begian lelopean”, Herri Urrats besta haundia eginen da igandean, maiatzaren 9an Senpereko aintziran. 1984an, gurasoen ekimenez hasi zen halako besta egun bat antolatzen, Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen diru beharrei erantzuteko. Eta gaur egun, Euskararen aldeko hitzordu garrantzitsu bilakatua da. Senpereko aintzira inguruko lau kilometroak zazpi gunetan banatu eta hainbat ekitaldi izanen dira.
ARABA
10:00: Katalanak
11:00: Herri Kirolak
12:30: Mutxikoak
13:30: Herri Urrats kantuz
15:00: La mal coiffée
16:30: Bizardunak
18:00: Xutik
GIPUZKOA
10:00: Poliki
10:30: ASCA
11:30: Poliki
12:00: KSI
13:00: Dantzaz
14:30: Ander Lipus
15:00: Capoeira
16:30: Tipul eta putil
LAPURDI
10:00: Bertsolariak
11:00: Pil Pil
12:00: Mikel hats
13:30: Xabier San Sebastian
15:00: Garen
16:00: Jean Mixel Bedaxagar-Mixel Aroce
16:30: Capoeira
17:00: Salsa berde
NAFARROA
10:00: Bostgehio
11:00: Bertsolariak
11:30: Sorotan Babies
13:00: Anari
14:30: Mutxikoak
15:30: Zea Mays
16:30: Capoeira
17:30: Zezenaren taldea
HAURREN XOKOA
11:00: Oinak arin
12:00: bertsolari gazteak
14:00: Goloka park
15:00: Kiki Koko Moko pailazoak
IBILBIDEAN ZEHAR
Zo-Zongó
Hankaluzeak
Ziganteak
Txarangak
Dantza taldeak
Herri Urrats gaua Saran
Urte bat baizik ez du Ze esatek! taldeak, baina gaztea baldin bada ere, ez du erran nahi eskarmenturik ez duenik. Trikizio, Txortains, Skunk eta Harlaxeko musikari batzuek osatu zuten duela urte pasatxo, eta jadanik 50 kontzertu baino gehiago eman dituzte, baita disko bat grabatu ere. Ska, reggaea eta rocka lantzen dituzte, bertzeak bertze, besta giro alaia sortzeko ahaleginetan. Larunbatean, Herri Urrats bezperan, Saran izanen dira izanen ditugu bertze hainbat animazioren artean.
Arratsaldetik aitzinera, Noiz ari gira? txarangak animatuko du Sarako plaza. 21:00etatik aitzinera nazioarteak ere bere tartea izanen du, Aire Nou de Bao Kataluniako dantza taldeak ikuskizuna eskainiko baitu. Ze esatek! taldea hasi baino lehen, metala gustuko dutenek Xasta entzuteko aukera izanen dute. Gasteizko laukote hau bidea egiten ari da pixkanaka-pixkanaka, eta gero eta kontzertu gehiago ematen hasi da. Azkenik Digital Impact, alegia, DJ Madgic eta DJ Pacek izanen dute gau osoa animatzeko ardura. Sarrera sei eurokoa izanen da.