Ameriketan ibilitako artzainak bildu ziren maiatzaren 1ean Sunbillan

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 4a

Sunbillako artzainek lurrazpian egositako ogiarekin bazkaldu zuten. TTIPI TTAPA

Aurtengoan, Euskal Herriko Topaketa ere Sunbillan izanen da irailaren 19an

Ameriketan ibilitako Sunbillako artzainek 1987 urtean hasi ziren elkartasun besta ospatzen eta aurten ere ez dute hutsik egin maiatzaren 1ean. Sunbildarrak ez ezik, ingurutik eta eskualdetik kanpo ere bakarren batzuk agertu ziren Ulibeltzak elkartean egin zuten bazkarira. Ohikoa denez, eta Ameriketako ohiturari eutsiz, lurrazpian egositako ogiarekin bazkaldu zuten.  Gero, Ariztigain kanpineko jatetxean afari-berendua ere egin zuten.

Artzainen hurrengo topaketa irailaren 19an izanen da. Orduan, Ameriketan ibilitako Euskal Herri osoko artzainen besta eginen da Sunbillan, aitzineko urteetan Lesakan, Elizondon edo Alduden egin den bezalaxe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun