Bortzirietako bi futbol talde nagusiak egoera zailean daude. Beti Gazteko talde nagusia dago kaxkarren. Larunbatean galdu ondotik, azkenaurreko postuan dago Gipuzkoako Ohorezko mailan, eta lau partida bertzerik gelditzen ez direnean, 7 puntura urrundu zaio salbazioa.
Gure Txokoaren egoera ez da hain larria. Ez dago jautsiera postuetan murgildurik, baina puntu bakarrera dauzka postu horiek, bi partida bakarrik falta direnean.
Bertze kategorietan, kadete mailako derbia jokatu zen igandean Lesakako Mastegi zelaian eta Beti Gaztek 2-0 irabazi zion Gure Txokoari.
Hauek izan dira asteburuko emaitzak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Tolosa 1 - Beti Gazte 0
Gipuzkoako Gorengoen Mailan
Mundarro 1 - Gure Txokoa 1 (Alain Morcillo)
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan
Beti Gazte 4 (Mikel Aitor Floresek 2, Mattin Gonzalezek 2) – Usurbil 2
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean eta kopan
Orioko 0 - Beti Gazte 4 (Josu Sanjurjok 2, Igor Gurrutxaga eta Eñaut Iparragirre)
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean
Gure Txokoa 3 (Unai Iparragirre, Mikel Aldazabal eta Gorka Tolosa) – Eibartarrak B 5
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Beti Gazte 2 (Rodrigo Susperregi eta Josu Mentaberri) - Gure Txokoa 0
Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean
Idoya 3 – Doneztebe 4 (Ander Basterrak 2, Dani Garcia eta Iñaki San Miguel)
Nafarroako infantilen lehen mailan
Doneztebe 1 (Javier Apeztegia) – CD Navarro Villoslada 2
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Doneztebe 1 (Mikel Retegi) – Cantolagua 0
Gipuzkoako infantilen kopan
Gure Txokoa 4 (Jokin Pinatxok 2 eta Mikel Esnaolak 2) – Orereta Kafea 0
Gipuzkoako Emakumezkoen Kopan
Beti Gazte 2 (Erika Txoperena eta Olaia Iantzi) – Beti Ona 0
Futbol-7, Nafarroako Alebinen ligan
Doneztebe 6 (Haritz Narbartek 2, Iker Sukilbide, Julen Inda, Julen Larretxea eta Eloy Garcia) – CD Internacional 1
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailan
Donibane Pari Berri 6 - Gure Txokoa 0
ESKUBALOIA
Emakumeen Kopan
Malkaitz 12 - Lindutx BKT A 35
Lindutx BKT B 21 – Beti Onak 29
SASKIBALOIA
Senior 1. Mailan
AD San Juan 71 - Toki-Ona Bortziriak 67