Labaiengo Itur-Ondo Elkartearen Eguna eginen da larunbatean

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 30a

Aizkolariek ez dute hutsik eginen aurten ere Itur-Ondo elkartearen egunean. TTIPI TTAPA

Bazkalaurrean aizkora apustuak izanen dira herriko sei aizkolariren artean

Urriruko bestarekin batera, urtero maiatzeko lehenbiziko larunbatean egiten den Labaiengo Elkartearen Eguna da izaten da urteko hitzordu nagusietako bat. Eta aurtengoa, larunbat honetan, maiatzak 1, eginen da.

 

Aizkora-apustua

Bazkaldu aurretik, aizkora apustuak jokatuko dira herriko sei aizkolari hauen artean: Jesus Etxeberria, Pedro Telletxea, Jose Luis Telletxea, Jacinto Etxekonanea, Patxi Mindegia eta Xabier Mindegia. Hirunaka egin beharko dituzte lanak.

Desafioaren ondotik, bazkaria eginen da. Aipatu, otordua dohainik izanen dela Itur-Ondo elkarteko bazkide dire­nen­­tzat eta hau izanen da menua: hasteko zizka-mizkak, gero kokotxak eta txuleta eta postrerako mazedonia eta limoizko sorbetea.

Mikel Salaberri akordeolariak alaituko du arratsaldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun