Lauko Sokatira Txapelketako bigarren saioa Zugarramurdin

TTIPI TTAPA 2010ko api. 26a, 17:23

Duela bi urteko edizioan, Amaiurko bi taldeak aurrez-aurre. Artxibokoa

Maiatzaren 8an izanen da, 17:00etan frontoian

Joan den igandean Baigorrin jokatzekoa zen lehenbiziko jardunaldiarekin hasi zen Nafarroako bosgarren Lauko Sokatira Txapelketa.
Aurten ere eskualdeko taldeek ez dute hutsik egin. Gizonezkoetan, 320 kilokoen kategorian, Amaiur A eta B  ari dira, Basaburua, Txantrea eta Imotzekin batera.
Emakumeetan, berriz, 255 kilokoen mailan, Beti-Gazte eta Amaiur dira eskualdekoak, eta Sakana, Berriozar eta Basaburua-Imotzen kontra lehiatuko dira.
21 urte artekoetan, 320 kilokoan, Amaiur eta Baztango Basaburuak Txantrea izanen dute bertze kontrarioa, eta kadeteetan, azkenik, 295 kiloko mailan, Baztango Basaburuak, Txantrea eta Andra Mari. Aipatu, kadeteetan taldeak mistoak direla.
Kategoria guztietan, liga sistemaren bidez hiru jardunaldi jokatuko dira. Eta bigarren saioa maiatzaren 8an Zugarramurdin eginen da, 17:00etan frontoian. Hirugarrena eta azkena, berriz, Jauntsarasen, maiatzaren 29an, eta hau ere, 17:00etan frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun