Euskal Herriko bazter guzietatik etorritako olerkariak bildu ziren Amotzen apirilaren 11n, 12. Hatsaren Poesia Eguna ospatzeko. Hatsaren Poesia 2010 liburua aurkeztu zuten, eta bazkaldutakoan, olerki irakurketa egin zuten. Hatsaren olerki bustiak 2010 argazki-olerki ikuskizuna ere aurkeztu zuten, liburuko pasarte poetikoenekin osatua.