Jamixel kantari senpertarra bere lehen diska prestatzen ari da. Orain arte, dantzaldiak alaitu ditu baina orain bakarlari gisa aritzea deliberatu du. Musika tradizionala eta anglo-saxoi folk eta rock doinuak nahasten ditu. Eskuin eta ezker kontzertuak eskaintzen ditu eta gisa huntan aintzirako bestak alaituko ditu: maiatzaren 29an, 18:30ean.