Sorotan Babies Leioako finalean

Xan Harriague 2010eko apirilaren 26a

Sorotan Babies Leioako poprock lehiaketaren finalean izanen da ekainean

138 talderen tartean hiru hoberenen artean gelditu da Sorotan Babies taldea Leioako X. poprock lehiaketan. Finala ekainaren 18an jokatuko da Leioan, Bilbo ondoan. eta Madrileko The Band Apart eta Mungiako All Reasons izanen dituzte aurkari. Duela bi urte sortu zen taldea lau saratarrek, beratar batek eta donibandar batek osatzen dute: Xan Laplacette, Iñaki Iriarte, Florent Barnetxe, Xan Urbistondo, Iñigo Iratzoki eta Xabi Bizkai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun