Santiagora bidaia irailean

Margari eta Koro 2010eko apirilaren 26a

Aurten jubilatuentzako erromesaldia dela-eta, heldu den irailean Santiagora zazpi egunez gateko aukera izanen da. Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko elizen artean antolatu da bidaia, eta gan nahi duenak maiatzaren 10a baino lehen telefono huntan eman beharko du izena: 948 220145.
Bidaia irailaren 6tik 11ra eginen da, eta 460 euro ordaindu behar dira (bidaia, pentsio osoa eta bazkari berezi bat). Banakako logela nahi duenak, berriz, 135 euro gehiago ordaindu beharko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun