400. urtemugarako antolatu diren gauzen artean, bertze baten berri eman behar dugu: Akelarre Elkarteak 400 argizari-oroigarri prestatu ditu.
Ezkoaren argiak euskaldunen artean zentzu berezi bat izan du betitik: hil direnen bidea erakusteko argia izan da.
Hori dela eta, argizari hauen zentzu bat ere, horixe bera izaten ahal da, baina bertze aldetik, oroigarri gisakoa izatea ere nahi da. Argizari bakoitzak otoitz bat zintzilikatua dauka, eta argizariakin batera 31 lagunen izena daukan txartela ere ematen da.
Museoan emanak dire salgai bortz eurotan, eta gauza pulita izanen litzateke herriko etxe bakoitzean argizari-oroigarri hauetako bat izatea, gure aitzinekoen omenez.