Yamiled Giraldo herritarrak gogoratu zuten iturendarrek igande arratsaldean, bere hilketaren lehenbiziko urteurrenean. Kolonbian jaio eta azken zazpi urteetan Iturenen bizi zen Yamiled, joan den urteko apirilaren 25ean Cordovillan tiroz hil zutenean. Lau seme-alaben ama zen Yamiled eta Iturenen asko errotua zegoen familia osoa. Berak estetizista lana egiten zuen eta horregatik aski ezaguna zen.
Orduan ere hainbat mobilizizazio egin zituzten iturendarrek eta inguruko herrietako bizilagunek eta Iturengo udalak hilketaren kondena-agiria ahobatez onartu zuen batzarrean.
Yamiled-en hilketaren urtea bete denean, iturendarrek ere gogoan izan zuten, igande arratsaldeko 19:00etan plazan egin zuten kontzentrazioan.