Laster 21 urte beteko dira Udalak Ollingo meatzeetako hondasunak enkantean atera zituela

F. ETXEBERROA 2010eko apirilaren 26a

Goiko argazkian, ezkerretik hasita, Juan Telletxea auzotar ohia karburo lanpara eskuan, Fernando Etxeberria berriemailea eta Felix Fernandez asturiarra, meatzeetako enkargatua izandakoa, bere kasko z

Egoera onean dauden galeria batzuk badira oraindik ere

Ollingo meategiek oraindik ere hizpide izaten jarraitzen dute. Horren erakusle, martxoaren 29an Diario de Navarra egunkarian, Jose Antonio Peralesek meategiei buruzko erreportajea kaleratu zuen.
Meatze hauek lehenagotik toki horretan zegoen burdinola ordezkatu zuten XIV. eta XIX. mendeen artean, eta garrantzi haundia eduki zuten, Europa iparraldera eta Ameriketako kolinetara burdina esportatzen baitzen.
1877an La Navarresa konpainia galena minerala ustiatzen hasi zen, eta hilabetean 200 kintal produzitzera ailegatu zen, 3.000 pezetako balorearekin. Aipatu konpainia honek Donostian zuen egoitza soziala, eta egoitza administratiboa, berriz, Parisen.
Garaiko agirien arabera, zilardun, fluor, pirita eta espato galena ateratzen zen.
1904. urte aldera, meategieen egitura antolatu egin zen, eta makinen gela bat, zentral elektrikoa, mineralen garbitokia, langileentzako aterpea, 30 haurrentzako eskola, jantokia, sukaldea, jatekoen lokala, kartzela eta eskuineko paretarekin frontoi txiki bat egin ziren.
Auzoak bere garrantzia eduki zuen, 80 langile inguru eta 200 bizilagun izatera ailegatu baitzen. Oraindik ere barrakoien errestoak gelditzen dira, eta etxebizitza bihurtutako borda batenak ere bai.
Compañia Asturiana de Minas de Renteria zenak Navarresa ordezkatu zuen gerora, 93 langilerekin. Horietatik 55 analfabetoak ziren, eta urrutiko herrialdeetatik etorriak, batzuk baita Frantziatik etorriak ere.
1950ean Compañia Vasca de Minas S.A.-k hartu zuen ardura, eta hau zilardun beruna ustiatzen hasi zen.
Ezkurrako Udalak, bere aldetik, 1979ko maiatzaren 19an enkante publikoan atera zituen barrakoiak eta gainerako hondasunak, Compañia Vasca De Minas S.A.-k bere esku utziak zituelako.
Gaur egun, Goizuetarako errepidearen ondoan, meategien hondakinak baino ez dira gelditzen, eta pixka bat gorago hainbat galeria daude, oraindik ere egoera onean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun