Labaiengo Elkartearen Eguna eginen da larunbat honetan

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 26a

Urteko ospakizuna edozein dela ere, hutsik egiten ez duen ekitaldia aizkora-apustua izaten da. Herri-kirolerako, eta batez ere, aizkorarako afizio haundia baitago herrian... Utzitako argazkiak

Herritarren arteko aizkora apustua izanen da eguerdian

DATUA 6 aizkolari ariko dira lehian larunbatean bazkaldu aurretik eginen den aizkora-desafioan.

Urriruko bestarekin batera, urtero maiatzeko lehenbiziko larunbatean egiten den Labaiengo Elkartearen Eguna da izaten da urteko hitzordu nagusietako bat. Eta aurtengoa, larunbat honetan, maiatzak 1, eginen da.

Aizkora-apustua
Bazkaldu aurretik, aizkora apustuak jokatuko dira herriko sei aizkolari hauen artean: Jesus Etxeberria, Pedro Telletxea, Jose Luis Telletxea, Jacinto Etxekonanea, Patxi Mindegia eta Xabier Mindegia. Hirunaka egin beharko dituzte lanak.
Desafioaren ondotik, bazkaria eginen da. Aipatu, otordua dohainik izanen dela Itur-Ondo elkarteko bazkide direnentzat eta hau izanen da menua: hasteko zizka-mizkak, gero kokotxak eta txuleta eta postrerako mazedonia eta limoizko sorbetea.
Mikel Salaberri akordeolariak alaituko du arratsaldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun