Hilabeteak pasatu dira auto batek plazan zegoen iturria jo eta bota zuenetik, eta geroztik herritarrek faltan botatzen dute. Plazan jolasean aritzen ziren neska-mutikoentzat zein ondotik pasatu eta egarriak zegoenarentzat oso erabilgarria izaten zen, eta ea bada laster lehengo gisara ikusten dugun.