Usategieta parajean 596 haritz amerikar, pinu larizio, altzifre, alertze eta douglas, 783,60 metro kubiko zur eta 129,20 metro kubiko egurra egiten dutenak. Oihan aprobetxamendu horixe atera du enkantera Udalak lote bakarrean, eta hasierako prezioa 26.911 eurotan ezarri du.
Enkantea arautzen duten baldintzen orria Herriko Etxeko idazkaritzan dago interesatuen eskura, eta proposamenak ere toki berean aurkeztu beharko dira.
Eskaintzak aurkezteko epeari dagokionean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20. eguneko 11:00etan akituko da. Enkantea, berriz, aipatu egun horren hurrengo lanengunean eginen litzateke, 13:00etan. Lerro hauek idazterakoan oraindik argitaratu gabea zen iragarkia Aldizkari Ofizialean.