Langabeak kontratatzeko dirulaguntzak

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 26a

Jose Maria Roig Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak langabeak kontratatzeko udal erakundeek izanen dituzten laguntzen berri eman zien alkateei berriki egindako bileran. Arantzak 20.550 euro hartuko ditu; Baztanek 27.809 euro; Berak 18.358 euro; Bertizaranak 12.718 euro; Donamariak 18.800 euro; Doneztebek 32.275 euro; Etxalarrek 22.300 euro; Igantzik 18.000 euro; Iturenek 13.527 euro; Beintza-Labaienek 17.575 euro; Lesakak 14.403 euro; Oizek 18.275 euro; Urdazubik 11.450 euro; Urrozek 16.384 euro; Zubietak 15.563 euro; Zugarramurdik 16.358 euro; Legasak 13.392 euro; Bidasoa-Berroarango juntak 10.995 euro; Malerrekako Mankomunitateak 12.800 euro; Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 9.432 euro eta Kintoako Mankomunitateak 15.232 euro. Roigek gaineratu zuenez, «Gobernuak interesa adierazi dio Arcelor-Mittali, Legasako lantegiak hartzen duen eremua erosteko, industrialdea sortzeko». Egun berean, ELAk kontzentrazioa egin zuen Alkaiagan, ustez han egitekoa baitzen bilera. ELAren arabera, «kontseilariak bisita bertan behera utzi du, egoeraren gure ikuspegia azalduz eskutitza eman nahi geniola enteratu delako».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun