Aurtizko Ostatuak antolatuta, besta eguna izanen da maiatzaren 15a. Arratsaldean hasita gisa guzietako ekitaldiak izanen dira: hasteko dantza herrikoiak eta Ander Erasun aizkolariaren erakustaldia izanen dira. Eta gero bertso afaria eginen da trikitilariekin. Afarira joan nahi duenak Doneztebeko Ekaitza ostatuan eta Aurtizko Ostatuan aurkituko ditu txartelak salgai.
Artisau eta antzinako gauzen azoka ere izanen da, baita txalaparta doinuak entzun eta Zalaparta Antzerki Eskolaren saioa ikusteko aukera ere Eta kontzertuak ere izanen dira: Etnia (Lesaka), Los Perros del Norte (Donostia) eta DJ-ak alaitu baitituzte bazterrak. Kanpoan ostatuko zerbitzua paratuko da.