539.103 euroko aurrekontua onartu du Udalak 2010erako

Arkaitz MINDEGIA 2010eko apirilaren 26a

Herriko Etxearen teilatua konpondu nahi du Udalak eta horretarako 20.000 euro aurreikusi ditu aurtengo aurrekontuan. Artxibokoa

Diru gehiena ur sarea berritzeko erabiliko da

Ahobatez onartu du Udalak 2010erako aurrekontua: 539.103,61 eurokoa izanen da. Inbertsio nagusien artean, haundiena ur sarea berritzea izanen da. Ur depositutik sarera bitarte egin nahi dira konponketak, eta horretarako 115.939,04 euroko diru-saila onartu da.
Mendiko lanetarako, bertzalde, 64.088,97 euro aurreikusi ditu Udalak, eta gainerako gastu nagusienak Herriko Etxeko eta Aurtizko frontoiko teilatuak konpontzea izanen da. Lehenbizikoaren kasuan, 20.000 euro bideratuko dira, eta Aurtizko frontoiko teilatua moldatzeko, berriz, 18.000 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun