Abian da Errekako pilotarien artean jokatuko den lau t’erdiko hirugarren pilota txapelketa. Aurrebenjamin (bi taldetan), benjamin (hiru mailatan), alebin, infantil, kadete eta jubenil mailako lehiak izanen dira. Oraindik eguna zehaztua ez badago ere, finalak ekainean jokatuko dira.