Baztan-Bidasoak bizi behar duela eskatu du LABek karriketan

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 26a

TTIPI TTAPA

Baztan-Bidasoak bizi behar du lelopean LABek deitutako manifestazioa egin zen apirilaren 10ean Beran. Urte hasieran 47 langile kaleratu zituen Funvera enpresaren ataritik abiatu zen eta Herriko Etxeko plazan bukatu. Eskualdeko lantegietako LABeko ordezkariekin eta zenbait alkaterekin batera, Ainhoa Etxaide sindikatuko idazkari nagusia ere izan zen. Etxaidek aipatutakoaren arabera, «Nafarroan nahiko baliabide badaude honelako eskualdeek etorkizuna izan dezaten, baina horretarako plangintza industrial osoa behar da eta langileak abandonatzen ez dituen lurraldeko estrategiak. Nafarroako Gobernuan aldaketa sakona behar da, instituzioak herritarren zerbitzura jar daitezen. Herriak eskatu ez dituen azpiegituretan ari dira dirua alferrik galtzen, Abiadura Handiko Trenaren proiektuan, esate baterako».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun