Musa Herrikon

ttipi-ttapa 2010eko apirilaren 26a

Urtero bezala aurtengoan ere gogotik ari da jendea musean ortziral gauero Herriko Ostatuan. Julen nagusiak erran duenez, banaz bertze hamar bat bikote inguru biltzen dira astero. Ikusten denez, musa denek dute gustoko, parte hartzen duen jendea adin guztietakoa delako. Herriko Ostatuak urtero antolatzen duen txapelketa da hau eta urritik ekainera irauten du. Irabazleak ortziralero eramaten duen saria Herriko Ostatuan afari eder bat da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun