Urritzokietan dagoeneko hasi dira eskoilerak eginez bideak moldatzen. Udalak aurten eginen direla aurreikusia du, Espainiako Gobernuaren dirulaguntzekin. Obra hauek Ubiria enpresak hartu ditu eta dagoeneko hiru aste pasatu dira konponketak hasi zirenetik. Argazkian, Arretxeko bordako zokoko eskoilera ikusten da.