XVI. mendetik hona Andre Mari Elizan erregistratutako jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak kontsultatzeko aukera dago orain Kultur Etxean. Elizako erregistroaren datu basea Telezentroko ordenagailu batean instalatua dago. Kontsultak egiteko aitzinetik eskaera egin behar da postaz (kulturetxea@etxalar.org) edo telefonoz (948 635386) .