Baztan futbol talde nagusiak irabaziz agurtu du kategoria galdu duen denboraldia

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 26a

Leitzako Aurrerak zazpigarren bukatu du

Futbolean Nafarroako Preferente mailan denboraldiko azken partida zuten eskualdeko bi taldeek. Baztanek aspaldi zekien kategoria galdu zuela, baina Giltxaurdin jokatutako hondar partida irabaziz agurtu zuen denboraldia, bere harrotasuna zelairatuz. Denboraldiko bosgarren garaipena izan da baztandarrentzat, baina azkeneko postuan bukatu dute denboraldia.

Leitzako Aurrerak, berriz, heldu den urtean hirugarren mailan izanen den Lagun Artearen kontra jokatu zuen Lakuntzan eta berdinketa lortu zuen. Leitzarrek zazpigarren bukatu dute sailkapen orokorrean.

Gipuzkoan ari diren futbol talde nagusien artean, Ohorezko Mailako Beti Gaztek etxean galdu zuen Zarautz liderraren kontra eta gero eta zailagoa du maila mantentzea.

Gorengoen mailan ari den Gure Txokoari ere maila mantentzea zailtzen ari zaio eta puntu bakarrera dauka orain jautsiera postuak.

Hauek izan dira asteburuko emaitzak:

 

FUTBOLA

Nafarroako Preferente mailan

Baztan 3 (Mota, Jaimerena eta Telletxea) – Mutilvera 2

Lagun Artea 1 – Aurrera 1 (Unai)

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 0 – Zarautz 1

 

Gipuzkoako Gorengoen Mailan

Gure Txokoa 1 (Andoni Irazoki) – Ostadar 1

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan

Mariño 4 - Beti Gazte 0

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean eta kopan

Beti Gazte 3 (Jon Etxebestek 2 eta Josu Sanjurjo) – Billabona 3

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean

Trintxerpe 8 - Gure Txokoa 2 (Julen Errandoneak 2)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Behobia B 2 - Beti Gazte 1 (Eneko Ariztia)

Gure Txokoa 0 – Allerru 7

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean

Alsasua A 1 – Doneztebe 0

 

Nafarroako Infantilen lehen mailan

Beti Gazte 1 (Kevin) – San Cernin 1

Atarrabia 3 – Doneztebe 4 (Fermin Estanga (3) eta Javier Apeztegia)

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Doneztebe 1 (Julen Inda) – CD Amigó 1

 

Gipuzkoako infantilen kopan

Beti Ona 2 - Gure Txokoa 2 (Mikel Esnaolak 2)

 

Gipuzkoako Emakumezkoen Kopan

Hondarribia 2 - Beti Gazte 2 (Erika Txoperena)

 

Futbol-7, Nafarroako Alebinen ligan

San Jorge A 3 – Doneztebe 0

 

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Gure Txokoa 2 (Patxiku Artieda eta Ibai Mujika) – Bilkoin Legorreta 2

 

 

ESKUBALOIA

Emakumeen Kopan

Lindutx BKT A 39 – Oberena B 23

BM Tafalla 14 - Lindutx BKT B 32

 

Jubenil mutikoak

Erreka 29 – Txantrea 29

 

Neska kadeteak

Baztango KT A  36 - Loyola B 12

Baztango KT B 26 – Loyola A 24

 

Mutiko infantilak

Erreka 35 – Loyola B 34

 

Neska infantilak

BM River Ega B – Erreka

Lekaroz A – BM Mendavia

Malkaiz B - Lekaroz B

 

Alebin mutikoak

BM Tafalla – Erreka

 

Alebin neskak

Erreka 4 – Oberena 12

 

 

SASKIBALOIA

Senior 1. Mailan

Universidad de Navarra 55 – Toki-Ona Bortziriak 77

 

Kadete neskak

Ferreteria Arga 61 - Toki-Ona Bortziriak 10

 

Infantil neskak

San Cernin A 33 - Toki-Ona Bortziriak 57

 

Minibasket neskak

IES Ebro Genesis 30 - Toki-Ona Bortziriak 56

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun