Belate eta Almandozko tunelak itxiak egonen dira gauez ortzeguna bitarte

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 29a

Mantenimendu lanak eginen dira gauero 23:00etatik 05:00etara eta Belateko errepide zaharretik ibili beharko da

Nafarroako Gobernuko Herrilan Departamentuko Errepideen Kontserbazio Zerbitzuak jakinarazi duenez, bart arratsetik hasi eta apirilaren 29a bitarte, ortzegun arratsa bitarte, itxia egonen da gauez N-121-A errepidean, 27 eta 35 kilometroen arteko zatia. Hain zuzen, Belate eta Almandozko tunelak ere hartzen ditu eta mantenimendu lanak egiteko gaueko 23:00etatik goizaldeko 05:00ak arte itxia egonen da egun hauetan. Beraz, ordutegi horretan, Belateko gainetik barna egin beharko dira Iruña eta Irun arteko harat-honatak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun