Lancia markako autoak eskualdean barna harat-honatean ibili dira asteburuan

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 26a

Etxalarko Bentako aparkalekutik abiatuta, Etxalar, Zugarramurdi, Erratzu eta Elizondon barna ibili dira aitzinako Lancia auto dotoreak. Aitor AROTZENA

Lancia Navarra Tourraren laugarren edizioak Etxalarko Benta izan du erdigunetzat

Clàssic Motor Club del Bages-eko Lancia Clásica atalak, Lancia Navarra Tourraren laugarren edizioa ospatu zuen asteburuan, eta marka horretako aitzinako ibilgailu dotoreak ikusteko aukera izan da Etxalar eta Baztan aldeko errepidetan. Izan ere, Etxalarko Benta aukeratu zuten Tour honen erdigunetzat. Larunbat goizean bildu ziren partehartzaileak Etxalarko Bentako aparkalekuan eta han ikusgai utzi zituzten autoak, baita batzuen kasuan, kapota irekiz, motorrak ere. Ordubete beranduago Etxalar bixitatu zuten eta Erratzu alderako bidea hartu zuten auto gidariek, Kastonean bazkaltzeko. Bazkalondoan Elizondo bisitatu zuten eta afaria eta gaua, Etxalarko Bentan egin zuten.

Igande goizean, Etxalartik Zugarramurdirako bidea hartu zuten Lancia gidariek eta lezeetan bisita gidatua izan zuten eta Sorginen Museoan eta herrian bisita librea. Zugarramurdin Kattalin jatetxean bazkaldu zuten, laugarren Lancia Navarra Tour honi bukaera emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun