Denboraldiko azken txanpan sartuak dira eskualdeko kirol talde gehienak

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 23a

Batzuentzat jardunaldi garrantzitsua izanen da asteburukoa

Eskualdeko zenbait talderentzat bukatu da denboraldia.Doneztebe futbol talde nagusiak, erraterako, joan den astean bukatu zuen gorabeheraz betetako denboraldia. Errekako eskubaloiko taldeak ere bukatu du denboraldia, meritu handiko bosgarren postuarekin. Bertze batzuk aitzinera segitzen dute. Baztan futbol taldeak, erraterako, badaki kategoria galdu duela, baina gelditzen diren partidetan ahalik eta itxurarik txukunena eskaini nahi du. Bortzirietako bi futbol talde nagusiek maila mantentzeko borrokan segitzen dute. Ohorezko Mailako Beti Gaztek dauka zailen, sei partida falta direnean salbazioa sei puntura baitu eta igandean Zarautz liderraren bisita jasoko baitu. Gure Txokoa ez dago jautsiera postuetan, baina azken asteetako emaitza kaxkarrek zulora hurbildu dute. Hau izanen da asteburuko jardunaldia.

 

FUTBOLA

Nafarroako Preferente mailan

Baztan – Mutilvera, igandean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Lagun Artea – Aurrera, larunbatean 16:30ean Lakuntzan.

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte – Zarautz, igandean 17:45ean Mastegin.

 

Gipuzkoako Gorengoen Mailan

Gure Txokoa – Ostadar, igandean 18:15ean Berako Matzadan.

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan

Mariño - Beti Gazte, larunbatean 19:30ean Irungo Ugalde zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean eta kopan

Beti Gazte – Billabona, larunbatean 16:15ean Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean

Trintxerpe - Gure Txokoa, larunbatean 19:30ean Trintxerren.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Baztan – San Jorge, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Behobia B - Beti Gazte, larunbatean 11:00etan Irungo Artia zelaian.

Gure Txokoa – Allerru, larunbatean 11:30ean Berako Matzadan.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean

Alsasua A – Doneztebe, igandean 17:00etan Altsasun.

CD Idoya – Baztan, larunbatean 17:30ean Oteizan.

 

Nafarroako Infantilen lehen mailan

Beti Gazte – San Cernin, igandean 16:00etan Lesakako Mastegin.

Baztan – CN Pamplona, Elizondoko Giltxaurdin larunbatean 11:00etan.

Atarrabia – Doneztebe, larunbatean 12:00etan Atarrabian.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Doneztebe – CD Amigó, larunbatean 10:00etan Taxoaren.

 

Gipuzkoako infantilen kopan

Beti Ona - Gure Txokoa, larunbatean 13:15ean Errenteriako Beraun zelaian.

 

Gipuzkoako Emakumezkoen Kopan

Hondarribia - Beti Gazte, igandean 12:00etan Ondartzan.

 

Futbol-7, Nafarroako Alebinen ligan

San Jorge A – Doneztebe, larunbatean 11:30ean San Jorgen.

CD Ardoi C – Baztan A, larunbatean 11:00etan Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

Baztan B – UCD Burlades F, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Gure Txokoa – Bilkoin Legorreta, ortziralean 20:45ean Berako Toki-Ona kiroldegian.

 

Infantil mutikoak, Kopan

San Juan B – Aurrera, asteartean San Juanen.

 

 

ESKUBALOIA

Emakumeen Kopan

Lindutx BKT A – Oberena B, larunbatean 19:00etan Elizondoko kiroldegian.

BM Tafalla - Lindutx BKT B, larunbatean 17:00etan Tafallako Ereta kiroldegian.

 

Jubenil mutikoak

Erreka – Txantrea, larunbatean 17:00etan Donezteben.

 

Neska kadeteak

Baztango KT A  - Loyola B, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.

Baztango KT B – Loyola A, larunbatean 12:15ean Elizondoko kiroldegian.

 

Mutiko infantilak

Erreka – Loyola B, larunbatean 10:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

Neska infantilak

BM River Ega B – Erreka, larunbatean 10:00etan Iruñeko Ermitagaña kiroldegian.

Lekaroz A – BM Mendavia, larunbatean 11:00etan Iruñeko Ermitagaña kiroldegian.

Malkaiz B - Lekaroz B, larunbatean 11:30ean Burlatako Amor de Dios ikastetxean.

 

Alebin mutikoak

BM Tafalla – Erreka, larunbatean 11:30ean Tafallan

 

Alebin neskak

Erreka – Oberena, larunbatean 09:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

 

SASKIBALOIA

Senior 1. Mailan

Toki-Ona Bortziriak – Asador Maya Noain, Berako Toki-Onan astelehenean 20:30ean.

 

Senior 2. Mailan

Cantolagua - Silotite Lekaroz, ortziralean 20:00etan Zangozako kiroldegian.

Silotite Lekaroz – Aranguren, larunbatean 16:30ean Elizondoko kiroldegian.

 

Kadete neskak

Ferreteria Arga - Toki-Ona Bortziriak, larunbatean 10:50ean Iruñeko Azpilagaña kiroldegian.

 

Infantil neskak

San Cernin A - Toki-Ona Bortziriak, larunbatean 10:50ean Iruñeko Azpilagaña kiroldegian.

 

Minibasket neskak

IES Ebro Genesis - Toki-Ona Bortziriak, larunbatean 10:50ean Iruñeko Azpilagaña kiroldegian.

 

 

BAZTAN-ERREKAKO XXXI. LAXOA TXAPELKETA

5. jardunaldia

 

Doneztebe A – Arraioz A, larunbatean 17:00etan.

Irurita C – Doneztebe B, larunbatean 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun