Nafarroako launakako sokatira txapelketa igandean abiatuko da Baigorrin

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 22a

Aurten ere gizonezko seniorreran bi laukote plazaratuko ditu Amaiurrek, baita nesketan eta 21 urtez beheitiko kategorian ere. TTIPI TTAPA

Gizonezko eta emakumezko seniorrak ez ezik, 21 urtez beheitiko mutilak eta kadete talde mistoak lehiatuko dira

Igande honetan, Baigorriko Nafarroaren Egunaren baitan jokatuko den lehenbiziko jardunaldiarekin abiatuko da Nafarroako bosgarren Lauko Sokatira Txapelketa.

Aurten ere eskualdeko taldeek ez dute hutsik egin. Gizonezkoetan, 320 kilokoen kategorian, Amaiur A eta B  ari dira, Basaburua, Txantrea eta Imotzekin batera. Berriozar ez da ariko aurtengoan

Emakumeetan, berriz, 255 kilokoetan, Beti Gazte eta Amaiur dira eskualdekoak, eta Sakana, Berriozar eta Basaburua-Imotzen kontra lehiatuko dira.

 

Aurten, lehen aldiz 21 urte artekoen kategoria izanen da gizonezkoetan, 320 kilokoan, Amaiur eta Baztango Basaburuak Txantrea izanen dute bertze kontrarioa, eta kadetetan, azkenik, 295 kiloko mailan, Baztango Basaburuak, Txantrea eta Andra Mari. Aipatu, kadetetan taldeak mistoak direla.

Kategoria guztietan, liga sistemaren bidez hiru jardunaldi jokatuko dira. Hasieran aipatu bezala, lehenbizikoa Baigorriko plazan jokatuko da igandean, 14:30ean. Euria eginen balu, plaza ondoan dagoen erabilera anitzeko gelan edo frontoian jokatuko litzake. Bigarren saioa maiatzaren 8an Zugarramurdin eginen da, 17:00etan frontoian. Hirugarrena eta azkena, berriz, Jauntsarasen, maiatzaren 29an, eta hau ere, 17:00etan frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun