Baztan Rugby Taldearen aldeko gaupasa eginen da larunbatean Larraintzarren

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 16a

Giroa segurtatua dago Larraintzarko frontoian, aratze-txekor jatean lehenik eta gaupasan gero. TTIPI TTAPA

Lehenbizi afaria izanen da eta gero dantzaldia Trikidantz taldearekin

Apirilaren 17an, larunbatean ospatuko da  Larraintzarren Baztan-Ultzama Rugby Taldeak antolatutako besta. Azken urteetako ohiturari eutsiz, dagoeneko salduak daude afarirako 380 txartelak, baina ondotik izaten den gaupasan juerga eta giroa segurtatuak daudenez, bertan parte hartzeko deia egin dute Baztan Rugby Taldetik.

Erran bezala, Larraintzarko frontoian 21:30ean izanen da aratze-txekor afaria eta ondotik, kantu zaharrak eta bertzelako sorpresak ere izanen dira. 00.30etik aitzinera, gaupasa izanen da Trikidantz taldearekin eta ondotik dj AK ariko da musika jartzen. Dagoeneko afarirako lekurik ez bada ere, BRTren aldeko bonolaguntzak eros daitezke oraindik, 7 euroren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun